Euskadikoan, hiru zilarrezko domina
2015-04-20 18:47 KIROLA TOLOSALDEA
Euskadiko Batel Txapelketak jokatu ziren asteburuan, Legution, eta TAK-eko hiru batelek finalerako txartela lortu zuten. Tolosaldeko Arraun Klubeko kideak «oso gustura» geratu dira emaitzekin.
Azken estropada horietan, gainera, maila bikaina erakutsi zuten eskualdeko arraunlariek, hiru finaletan zilarrezko dominak lortuz: infantil mutiletan,kadete nesketan eta jubenil nesketan. Mutiletan, gainera, bandera oso gertu izan zuten TAK-ekoek.
«Izugarrizko estropada egin zuten. Ziabogan segundo bat aurretik ziren gure arraunlariak. Oriok amaieran hartu zien aurrea, azken txanpan», azaldu dute klubetik. Amaieran, segundoa horien aldekoa izan zen. «Oso pozik gaude. Bandera eskuetan izan genuen eta pena izan zen, baina ezin dugu kexatu. Neskek ere izugarrizko estropadak egin dituzte, eta maila oso altuan ibili dira», gaineratu dute TAK-eko arduradunek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario